Skip to main content
Lege oharra eta pribatutasun politika

Webgune hau ondorengo entitatearen titulartasunpekoa da: URMUGA KULTUR ELKARTEA – IFK: G05417183 – TXANPORTA PLAZA 4, 48220 ABADIÑO (BIZKAIA)

WEBGUNERA SARTZEKO BALDINTZAK

Erabiltzaileak, webgune honetan sartze hutsagatik, bertara iristeko modua zeinahi dela, webgune honen erabilera arautuko duten honako baldintza hauek onartzen eta baimentzen ditu. Titularrak beretzat gordetzen du baldintza hauek edozein unetan aldatzeko edo moldatzeko eskubidea eta, bisita bakoitzean, momentu horretan argitaratuta dagoen baldintzen azkeneko eguneratzea egongo da indarrean. Erabiltzaileak honako baldintza hauek guztiak onartzen ez baditu, ezingo du ez webgune honetara ez bertako eduki eta/edo zerbitzuetara sartu eta, ondorioz, berehala irten beharko du bertatik. Halaber, honako baldintza hauek webgunearen jabeak bidal litzakeen komunikazio eta buletinei ere aplikatuko zaizkie; beraz, erabiltzaileak baldintza hauek onartu beharko ditu komunikazio eta buletin horietara sartzeko eta/edo horiek erabiltzeko.

XEDEA

Webgune hau Urmuga Kultur Elkartearena da eta haren bidez eskainiko dira titularraren jarduerarekin lotutako edukiak eta zerbitzuak.

WEBGUNEAREN ETA EDUKIEN ERABILERA BAIMENDUA

Erabiltzaileak, webgune honetara eta bertan ostatatutako zerbitzu eta edukietara sartu ahal izateko, adin nagusikoa izan beharko du eta horretarako gaitasun juridiko nahikoa eduki beharko du: erabiltzailea adingabea bada, bere legezko ordezkariaren aurretiko baimena beharko du eta, halakorik ez badu, webgunetik atera beharko du berehala. Erabiltzaileak baimena du webguneko edukietara sartzeko, betiere zuzenbidearen arabera erabiltzen baditu, baldintza hauen arabera eta, bereziki, indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen eta honako baldintza zerrenda honetan dagokien atalean jasota dauden jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak errespetatuz. Erabat debekatuta dago eduki horiek iruzurrezko edo legez kanpoko helburuetarako edo merkataritza helburuetarako erabiltzea titularraren esanbidezko eta idatzizko baimena jaso ez bada. Urmuga Kultur Elkarteak eskubidea du, edozein momentutan eta aldez aurretik jakinarazi behar izan gabe, baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei webgunera edo bertan eskaintzen diren edukietara sartzea galarazteko.

ERANTZUKIZUN SALBUESPENA

Urmuga Kultur Elkarteak ez du inolako bermerik ematen eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuen zehaztasunari, edukiei, osotasunari, legezkotasunari, fidagarritasunari, eguneratzeari, egiazkotasunari, doitasunari, funtzionamenduari edo

erabilgarritasunari buruz, eta horiekin lotutako edozein erantzukizun baztertzen du, bai eta horien erabilera okerrak sor litzakeen kalteen kasuan ere. Ondorioz, eskainitako edukiak informazio helburuetarako dira soilik, eta ez dute ezer ere bermatzen. Gorago adierazitakoa titularrarenak ez diren edo webgune honetan ostatatuak ez dauden estekei, edukiei eta iritziei ere aplikatuko zaie. Kasu horietan guztietan, erantzukizuna esteka, eduki edo iritzi horien egileena edo dagokien webguneen titularrena izango da.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Urmuga Kultur Elkarteak izango dira webgune honetatik eratorritako jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztiak eta eskolaren berariazko baimena jaso beharko da idatziz eskubide horiek baliatu eta erabili ahal izateko. Erreserbatutako eskubide horiek webgune honen bidez, edozein formatutan argitaratutako eta hedatutako edukiei eta webguneko kodeari, diseinuari eta nabigazio-egiturari aplikatuko zaizkie.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen denari jarraikiz, jakinarazten zaio erabiltzaileari ematen dituen datuak baldintza hauetan identifikatuta agertzen den Urmuga Kultur Elkartearen jabetzako fitxategi bati atxikiko zaizkiola, webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuak emateko eta fitxategiaren titularrak eskain litzakeen produktu eta zerbitzuen komunikazio komertzialak helarazteko.

Emandako datu pertsonaletan gerta litekeen edozein aldaketa berehala jakinarazi beharko dio titularrak fitxategiaren jabeari, eta, edozein kasutan, emandako datuak egiazkoak eta zehatzak direla bermatu beharko du une oro. 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatzen denaren arabera, tratatzeko jaso diren datu pertsonalei dagokienez, jakinarazi nahi zaio erabiltzaileari, datu pertsonalak eskuratu, zuzendu, ezereztatu eta aurkaratzeko eskubideak baliatu ahal izango dituela fitxategiaren titularrari info@urmuga.eus helbidearen bidez eskaera idatzia bidalita, indarrean dagoen legerian jasota dagoenaren arabera.

ALDAKETAK

Urmuga Kultur Elkarteak eskubidea du honako webgune honetan bidezkotzat jotzen dituen aldaketa guztiak aurrez ohartarazi gabe egiteko. Hortaz, aldatu, kendu edo erantsi ahal izango ditu haren bidez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak, bai eta eduki horiek webgunean aurkezteko eta kokatzeko modua eta bertara sartzeko era ere.

BALIOZKOTASUNA

Ohar honen klausularen bat edo zatiren bat ez baliozkotzat joko balitz, horrek ez die abisu honen gainerako edukiei eragingo.

JURISDIKZIOA

Webgune hau Espainian soilik aplikagarria den araudiaren mende egongo da, eta haren eskumenaren mende egongo dira webgune hau erabiltzen duten erabiltzaile nazional nahiz atzerritarrak. Alderdiak Bilbo hiriko auzitegi eta epaitegien eskumenaren pean geratzea onartzen dute eta uko egiten diote dagokien foruari.