ZER DA URMUGA
Ertz luze batek gurutzatzen du Euskal Herria mendebaletik ekialdera, eta urak Kantauri eta Mediterraneo itsasoetara banatzen ditu. Ertz luze eder honek Urmuga du izena.
Iruditeri kolektiboan mugak bereiztu, banandu, urrundu egiten omen dute.
Baina Urmuga ez da muga, baizik Euskal Herria josten duen hari luze bat, Garobel Mendilerroa Auñamenditako Hiru Erregeen Mahairekin, mendebala ekiarekin, iparra hegoarekin.
Gailurrik gailur, errekaz erreka, zuhaitzez zuhaitz, Urmuga jostura luze bat da gure geografian eta gure herri izaeran.
Urmugari begiratu eta, tantak bi itsasoetara nola, musika zabaltzen zaigu bi belarrietara.
Ekimen barneratzailea
Urmuga Ekimenaren bitartez gure geografia Musikaz beteko dugu.
Mendigailurretan Kontzertu berezien bitartez Musika sortuko dugu, guztiok ulertzen dugun hizkuntza, eta alde horretatik ekimen barneratzailea izango da, eta mendizaletasunak bere baitan gordetzen duen ezaugarriekin uztartuko dugu, nola kidetasuna, naturarekiko harremana, aldatza gorako norbanako bidaia.
URMUGA Euskalherrian zehar osatuko dugun bidai integratzailea izanen da Musika eta Mendizaletasuna uztartuz.
NORTZUK GARA URMUGA
Mendizaleak eta musikazaleak garen hainbat lagun batu eta ertz eder honetan musika imajinatzen hasi ginen. Irudimenagatik sortutako egitasmoa elkarlanaren bitartez Ekimen indartsu bat garatu dugu.

Musika
ET INCARNATUS ORKESTRA
Migel Zeberio
Zuzendaria
Hondarribia
20280 Gipuzkoa

Zeharkaldiaren antolakuntza teknikoa
MENDIAK ETA HERRIAK ELKARTEA
Mendi Gidari Elkarte 1976tik
Pastandegia Etxea
31891 Gaintza. Nafarroa
Tfnoa.: 948 51 32 33
info@mendiaketaherriak.eus
www.mendiaketaherriak.eus
Felipe Uriarte
Zuzendaria
Atzeko Kale 24, 1.eskuma
20560 Oñati. Gipuzkoa
Tfnoa.: 685 75 07 63

Babeslea
AZKEN MUGA KULTUR ELKARTEA
Mikeleteen Baserria. Zarate, BEDAIO.
TOLOSA 20268 GIPUZKOA

Lankideak
Tfnoa.: 653 74 77 80
Xabier Berasaluze “Leturia”
Panderojotzailea
Juantxo Zeberio Etxetxipia
Pianojolea
Mattin Zeberio
Bideogilea
Dokumentalaren arduraduna
Mikel Fernandez “Mielotxinn”
Bideogilea
Dokumentalaren arduraduna