Denok gonbidatuta zaudete urmugalari izatera: hemengo nahiz hango. Kontzertuko ikusle zein egun bateko ibiltari, urmugalari izango zaituztegu. Errespetua da ezarriko den baldintza bakarra, mendi eta musikarekiko errespetua.
ZatozUrmugara
Edozein mendizalek aukera izango du URMUGA bere osotasunean, astebete, edo zatiren bat burutzeko. Mendigidari batek zainduko du mendizaleen ibilia.
Asteburuko zeharkaldia
Ostiral gauetik hasi eta igandera bitartean. Asteburu 1, 2 edo 3tan egin daiteke.
Izena eman nahi dutAste bateko zeharkaldia
-Uztailak 13tik18ra
-Uztailak 19tik 25era
-Uztailak 26tik 31ra
Barne dago:
· Mendi gidaria
· Antolaketa
· Furgoneta edo Busa (eguneko jardunaldiaren bukaeratik aterpera, eta aterpetik hurrengo eguneko jardunaldiaren hasierara)
· Material pertsonalaren garraioa.
· Aterpeak mantenu erdian.
Ez dago barne:
· Edariak
· Mendiko otorduak
· Istripu asegurua
Euskal Herriko eta atzerriko hainbat musikari eta kantari esanguratsuk izango dira Urmugako kontzertuetan, eta Et Incarnatus Orkestraren 15 bat partaidez osatutako hezurdura izango dute oinarrian.
URMUGA jaialdiaren hemeretzi egunetan zehar, formatu handiko bost kontzertu eta formatu txikiko beste bost burutuko ditugu URMUGA mendi-ibilaldia jarraituz-
Laster izango duzue egun eta lekuei buruzko zehaztapenen berri eta sarreren salmentari buruzko
informazio guztia.