KONTZERTUA
UZTAILAK 19
Ordua: 18h00
Dima (San Lonzo Ermita)
Josu eta Gari (Hertzainak)
Maddi Oihenart
Miren Narbaiza (MICE)
Et Incarnatus Orkestra
Igor Elortza eta Unai Iturriaga
Gorka Benitez (saxoa), Itsaso Etxebeste (baxua), Juantxo Zeberio Etxetxipia (pianoa) eta Ander Zulaika (bateria)
Oharra: Kotxez bertaratzen zaretenok, ibilgailua DIMAN utzi beharko duzue (atxekitako dokumentuan dituzue zehaztuta Diman aparkatzeko guneak). Dimatik gora igotzeko autobus zerbitzua izango da kontzertu guneraino, baina jende pilaketak saihesteko garaiz ibiltzea gomendatzen da. Autobusak 15:30etan hasiko dira jendea igotzen. Jeitxierarako, eguraldi onarekin paseotxo polita daukazue. Besteontzat, autobusak izango dira kontzertutik Dimara itzultzeko.
Kontzertuetan izena eman hemen
- Covid-a dela eta kopurua mugatzera behartuta gaudenez, tokia erreserbatzeko aukera duzue ondorengo galdetegian.
- Borondatezko dirulaguntza eskatuko da antolakuntza gastuei aurre egiteko: 10€ pertsonako (16 urtez azpikoek doan) eta Baigorriko kontzertua 15€.
- Ordainketak egunean bertan kontzertu bakoitzaren aurretik egingo dira.