Pago zaharra
Egitasmo berri honekin zaindu nahi ditugu Urmugak dituen ondasun natural ez-materialak: baso, erreka, borda, aterpe, baserri, zuhaitz… 2021ean, Pago Zaharra izendatu dugun pagoa nahi dugu aurkeztu, eta gizartea mugimenduan ipini Pago Zaharrak bizirik jarraitu dezan.
Pago Zaharra Aramaio herriaren eremuan dago, bere gerri-inguruak 4,50 metro ditu. Zenbat ez dakigu baina urte asko ditu, eta nahiz eta osasunez ondo dagoen, nabarmena da zaintza behar duela. Eta zaintza horrek partekatua behar du izan. Aramaioko Udala, Araba eta Gipuzkoako Aldundiak, Jaurlaritza eta norbanakoon artekoa.
Ikastaroak
14 urtetik 18 urtearteko gazteei dago zuzenduta.
Eduki Teorikoak:
- Material pertsonala
- Ibilkera
- Segurtasuna
- Hidratazioa eta elikadura
- Norberaren zaintza
- Orientazioa
- Aterpe libreen zaintza
- Zaborra
Partehartzaileak
- Mendigidariak: 2
- Mendizaleak: Aste bakoitzeko gehienez 14 lagun.
- Ibilaldi osorako partehartzaile kopurua: 42 lagun.